XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ezkutaleku bat behar zuen.

Ama abadesak kanpora bidali nahi zuen.

Orduan, neska umezurtza agertu zen, beso batez ama abadesari alde batera eginarazi, eta sartzeko esan zion gizonari.

Iheslariak atseden hartu zuen komentuan; ohea eta otordua eman zizkioten zenbait egunez.

Ama abadesa gero eta urduriago zegoen arrotz iheslariarekin; hura babesten harrapatuz gero, beldur zien jasan zitzaketen ondorioei.

-Garai gogorrak dira hauek -esan zion nobiziari.

- Gizon horrek arriskuan jartzen gaitu, alaba; komentu osoa jartzen du arriskuan.

- Joan egin behar du.

Joan egin behar izan zuen gizonak, eta nobizia umezurtzak berarekin alde egin zuen.

Ihes egitea lortu, eta atzerrian jarri ziren bizitzen; hantxe hil zen gizona, presondegi garaian harrapaturiko giltzurruneko eritasun batez.

Neska itzuli egin zen orduan, eta gizonaren familiak hartu zuen etxean, baserri batean.

Hantxe bizi da oraindik.

Hori zen azokako saltzailearen historia.

Amak kontatu zionetik, emakumearen irribarrea are barrurago sartzen zitzaion.

Bere irribarrea, aldiz, ez du gogoko; ispiluan ikusi, eta ergela sentitzen da.

Gurasoek, ordea, irribarre zoragarria duela esaten diote; atsegina eta naturala.

Baina, nork esango luke besterik alaba baten irribarreaz?